Ordu luzeetako eztabaidaren ostean, Lizarra-Garaziko Batzorde Iraunkorrak agiria plazaratu zuen atzo. Agiriak alderdi guztien babesa jaso zuen, IUrena izan ezik. Hona hemen Lizarra-Garaziko sinatzaileek egindako adierazpena.
EUSKAL Gizarteak urte gehiegitan izaera politikoa duen konpongabeko gatazka historiko baten ondorioak nozitu izan ditu, baita bortizkeriaren nahiz desadostasun politikoaren existentzia eta eraginenak ere. Iazko irailaren 12a arte egoera hau gainditzeko egindako saio, bide eta ahaleginak kontaezinak izan dira. Aurreko estrategien emaitza aski ezaguna dugu: arazoak areagotu eta gaiztotu egin dituzte.. - Orain funtsezko datu objektibo bat badaukagu: denbora honetan guztian bakea erdietsi eta gatazka politikoa konpontzeko aukera argi bakarra, hain zuzen, duela urtebete luze Lizarra-Garaziko Adierazpenak irekitakoa izan da. Izan ere, proposamen honen inguruan ahaleginen metatze garrantzitsua gertatu da, gure herrira behin betiko bakea ekar dezakeen irtenbide demokratikoa bilatze aldera. Prozesu honen garapena erraztu egin zuen ETAk 1998ko irailaren 16an iragarri zuen su-etenak.
Atzera begira, hobeto egin beharreko gauzak badaudela badakigu. Prozesu honek bi gauza bateratzeko lan zaila eskatzen du: bakearen lorpena eta gatazka politikoaren beharrezko irtenbide elkarrizketatua. Gizarte honi uste osoz ziurtasun bat helarazi behar zaio: sistema benetan demokratiko batean hori posible da.
Bestalde, beharrezko zen zenbait laguntza ere ez dugu izan. Aitzitik, Gobernu frantsesak eta PPren gobernu espainolak temaz atzeratu izan dituzte prozesua erraztu eta konponbide fasera eramateko beharrezko ziren erabakiak. Alderdi sozialistak, bere aldetik, bidelagun akritiko legez jokatu du PPren eta Gobernuaren denbora iragaten uzteko taktikarekiko. Hedabide batzuk estrategia oztopatzaile horretan lankide izan dira.
Igaro diren hamalau hileotan frogatu dugu eragile horiek gatazkaren konponbideari elkarrizketa eta negoziaziotik abiatuta ekiteari uko egin diotela, eta eraso estrategia burutu dela zuzen-zuzen prozesua saboteatzeko helburuaz. Gaur, ETAk alde bakarreko su-etena amaitutzat ematearekin batera, Lizarra-Garazik proposatzen duen konponbide ereduaren garapen eta aurrerabiderako ekarpen objektiboki positiboetako bat desagertzen dela ikusten dugu.
Faktore guztiok egoera guztiz zaila dakarte berekin.
Alabaina, hiru puntutan bat gatoz:
Beraz, honako hau adierazi nahi dugu:
![]() |